Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Jardunaldiak XVI. Osasun Jardunaldiak: Gaixotasun kardiobaskularrak Zerebro-infartuen oinarri anatomiko-fisiopatologikoak
Hemen zaude: Hasiera Jardunaldiak XVI. Osasun Jardunaldiak: Gaixotasun kardiobaskularrak Zerebro-infartuen oinarri anatomiko-fisiopatologikoak

Zerebro-infartuen oinarri anatomiko-fisiopatologikoak

Garuneko infartuak garrantzi handia daukate ikuspegi desberdinetatik. Patologia
larria dira, batetik, eta maiza, bestetik; biak batuta osasun-arazo larria.
Osasun publikoarentzat eta gizartearentzat arazo larria, ezintasuna eta karga
ekonomiko handia sortzen baitute. Nazio gehienetan heriotza-tasaren eta
ezintasunaren lehen kausen artean daude.
Garrantzi hau kontuan hartuta esan behar da neurri desberdin, sinple eta merke
asko hartu daitezkeela bere intzidentzia gutxitzeko, prebentzio primario eta
sekundariorako. Infartu gehienak prebalentzia handiko patologiei elkartuta
agertzen dira: HTA, diabetes mellitus, hiperlipemiak..., hortaz arrisku-faktore
baskularrak kontrolatzea eta, antiagregatzaile plaketarioak erabiltzea izango dira
neurri eraginkor eta errazak arazoari aurre egiteko eta bere ondorioak
gutxitzeko. Izatez, hau izan da (eta jarraitzen du izaten, noski) arazo honi aurre
egiteko neurri nagusia, orain gutxira arte ez baitzegoen tratamendu zehatz eta
eraginkorrik infarturako.

GaixotasunNeuroBaskularrak.pdf — PDF document, 456Kb

Dokumentu Akzioak