IZENDAPENA
1.
Artikulua
Nortasun juridiko propioarekin eta bere bazkideen nortasunaz
desberdindurik eratzen da OSASUNGOA EUSKALDUNTZEKO ERAKUNDEA.
Aipatutako Erakunde
hori Estatutu hauen bidez eramenduko da, Estatutu horiek Lege 3/1988,
Otsailaren 12koa, Elkarteei buruzkoarekin kontraesanean ez dauden heinean, eta
baita bere gobernuko organoen bidez ere, beti ere Legearen eta/edo Estatutuen
aurka ez badoaz, eta horietaz gainera aplikatzeko modukoaz gertatzen diren
bestelako arau eta xedapenen bidez.
HELBURUAK
2.
Artikulua
Erakundearen helburu bezala ezartzen da gizartea euskalduntzeko
prozesuan parte hartzea, Euskal Osasungoaren ikuspegitik. Helburu hori lortzeko,
erakundeak ondorengo jarduerak burutuko ditu:
a) Euskararen erabilera sustatzea, bai
irakaskuntzan eta etorkizuneko profesionalen heziketan, eta baita laneko
zentroetan eta tokietan ere, jarduera sanitarioari dagokionez.
b) Euskararen erabilera bultzatu eta
indartzea, Medikuntzako profesionalak eraginkortasunaren bidetik beren
eguneroko ihardunean euskara erabiltzeko duten beharrizanaz jabetu daitezen.
d) Euskaraz idatzitako Medikuntza eta
Osasunari buruzko aldizkari eta argitalpen sorrera sustatzea.
e) Hitzaldiak eta aipaturiko helburu eta
jarduerei dagozkien bestelako ekitaldiak antolatzea.
f) Era guztietako erakunde, elkarte, entitate
edo partikularrekin lankidetzan aritzea, bere helburuak lortzeko eta azaldutako
jarduerak burutzeko.
Aipatu jardueren kalterik gabe, bere helburu nagusiak erdiesteko, orain
sortzen den Erakundea gai izango
a) Edozein eratako jarduera ekonomikoak
garatzeko, bere helburuak lortu asmoz, edota bide horretan baliabideak eskuratu
ahal izateko.
b) era guztietako ondasunak lortu eta
horietaz jabetzeko, edozein titulutatik, hala nola ekitaldiak eta kontratuak
burutzeko, eta legeen edota bere Estatuen arabera, mota guztietako ekintzak
egikaritzeko.
EGOITZA SOZIALA
3.
Artikulua
Egoitza soziala ondorengoa da: Paris Etxea, Irazu 12, 3. A ; Usurbil, Gipuzkoa; Posta-kodea: 20170.
Erakundeak bestelako lokalak ere eduki ahal izango ditu, Batzorde Zuzendariari
dagokiolarik egoitza sozialaren eta jabetzan eduki daitezkeen bestelako lokalen
leku-aldaketak erabakitzea.
LURRALDE ESPARRUA
4.
Artikulua
Erakundeak nagusiki bere funtzioak betetzeko lurralde-esparrua Euskal
Herrira mugatzen da.
5.
Artikulua
Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak iraupen mugagabea ukanen du,
Estatutu hauen V. Kapituluan aurreikusitako arrazoien arabera desegintza
posible baten kaltetan ez joatekotan.
II.
KAPITULUA
GOBERNU ETA ADMINISTRAZIOKO ORGANOAK
6.
Artikulua
Erakundearen gobernu administrazioko organoak izango dira:
a) Bazkideen Asanblada Orokorra. b) Batzorde Zuzendaria. d) Lehendakaria.
7.
Artikulua
Asanblada Orokorra, bazkide guztiek osatzen dutena, da hauen
borondatearen adierazpen-organoa; eta era honetan, gai da erakundearen
helburuak ukitzen dituzten arazo guztiak eztabaidatu eta horietaz erabakitzeko.
Erakundearen jarduerak eta martxa ezagutzeko eta beroiei buruz informatua
izateko eskubidea du, eta baita erakundearen bestelako organoek hartutako
erabakien eta eramandako gestioen berri edukitzeko ere.
8.
Artikulua
Asanblada Orokorra ohizko eta aparteko batzarraldietan bilduko da.
Asanblada ohizko batzarraldian deitua izango da, urte natural bakoitzeko lehen
hiruhilekoaren barruan. Asanblada aparteko batzarraldian bilduko da horrela
erabakitzen duenean Zuzendaritzako Batzordeak bere kabuz, edota gutxienez ere
Erakundearen partaide guztien % 20 suposatzen duten bazkide-kopuru batek
horrela eskatuta. Eskaria erakundearen Lehendakariari zuzenduko zaio, eta
bazkide eskatzaileak sinatua joango da, bertan bileraren arrazoiak eta helburua
adieraziz.
9.
Artikulua
Ohizko izaeraz bildutako Asanblada orokorrari dagokio:
a) Batzorde Zuzendariaren eta beronen osagaien jarduera aztertzea, Estatutu hauetan esleitzen zaizkien eginkizunak bete ote dituzten ikusteko.
b) Urteroko Txostena, aurrekontuaren onespena eta kontuen kitapena ezagutu eta onestea.
d) Erakundearen jarduera-plan orokorra ezagutzea.
e) Lehendakaria eta Zuzendaritza-Batzordeko kideak aukeratzea.
f) Bazkideen kuotak finkatzea.
g) Erakundearen ibilera egokiari dagozkion beste edozein arazo.
10.
Artikulua
Aparteko izaeraz bildutako Asanblada orokorrari, berriz, dagokio: a)
Estatutuaren aldaketa eta helburuaren hedapena erabakitzea. b) Erakundearen
desegintza, horrela gertatuko balitz. d) Erakundearen ondazunak xedatzea eta
desjabetzea. e) Erakundearentzat Administrazioari onura publikoko deklarazioa
eskatzea, eta beste elkarte batzuekin integrazioa, federazioa edo bategitea,
nahiz horietako batetik irtetea erabakitzea.
11.
Artikulua
Asanblada orokorraren deia, bai ohizkoarena eta baita apartekoarena
ere, idatziz egingo da, bertan bileraren lekua, data eta ordua adieraziz, hala
nola gai-ordena. Deialdi-egunaren eta Asanblada egiteko egunaren artean
gutxienez 10 eguneko tartea egongo da. Eta nahi izanez gero, deialdian
asanblada, horrela behar izatekotan bigarren deialdian bilduko litzatekeen data
ere aipatu daiteke, bilera baten eta bestearen artean gutxienez bost orduko
epea egongo delarik.
12.
Artikulua
Asanblada orokorra, lehen deialdian, balioz eratua geratuko da bertara
bazkideen erdia gehi bat, presente edo ordezkaturik, agertzen bada; eta
bigarren deialdian, edozein dela ere agertutako bazkideen kopurua. Ordezkaritza
Lehendakariari zuzendutako gutunaren bidez emango da, eta bazkide batek egingo
du bereaz aparte beste hiru bazkide baino gehiagoren ordezkaritzarik eduki.
13.
Artikulua
Asanbladaren akordioak edo erabakiak botoen, presenteen nahiz
ordezkatuen, gehiengoz hartuko dira, bazkide bakoitzari boto bat egokituz eta
berdinketa gertatuz gero lehendakariaren botoa erabakigarria izango da.
14.
Artikulua
Zuzendaritzako Batzordea Lehendakariak eta lau batzarkidek osatuko
dute. Bere baitatik, Batzorde Zuzendariak Lehendakariorde bat, Idazkari bat eta
Diruzain bat aukeratuko ditu: Hilabetean behin bildu beharko dute gutxienez
ere, eta jarduera sozialen garapen egokiak eskatzen duten aldioro.
15.
Artikulua
Zuzendaritzako Batzordea Asanbladak aukeratua izango da, 2 urtetako
denboraldi baterako, espresuki kontraerabakirik egon ezik, eta bertako
partaideek mugarik gabe berraukeratuak izan daitezke.
16.
Artikulua
Behin Asanblada orokorrak izendatu eta gero, onespen formalari ekiten
zaionean asumituko da norberaren gain Batzorde Zuzendariko partaidearen kargua.
Zuzendaritzako karguetan daudenek ez dute inolako saririk edo dirurik jasoko.
17.
Artikulua
Zuzendaritza-Batzordeko partaideak ondorengo kasuetan izango dira
kargutik kenduak: a) Agintealdiko epea bukatzeagatik. b) Dimisioagatik. d)
Bazkide-izaera galtzeagatik. e) Heriotzagatik.
18.
Artikulua
Zuzendaritzako Batzordeari dagokio Asanblada orokorrak esleitutako
eginkizunak eta ondoren aipatzen direnak betetzea: a) Erakundearen ohizko
gestioak zuzentzea. b) Erakundearen jarduera-plan orokorra prestatzea. d)
Urteko Txostena idaztea, aurrekontuak eta sarrera/gastuen kitapena lantzea eta
Asanblada Orokorrari aurkeztea haien azterketa eta onespenerako. e) Asanblada
orokorraren bileretako gai-ordena prestatzea, hala nola Asanblada ohizkoen eta
apartekoen deialdia erabakitzea. f) Bazkideek egindako proposamenak edo
iradokizunak aztertu eta bideratzea. g) Bazkide berriak onartzea, beren borondatezko
baja onestea, eta beren bazkide-izaera kentzea horrelakorik merezi izan
dutenei. h) Espresuki Asanbladari esleitzen ez zaion beste edozein eginkizun.
19.
Artikulua
Zuzendaritzako Batzordeak bere bilerak egingo ditu Lehendakariak, edota
bere kasuan Lehendakariordeak, egokitzat jo dezan guztietan, bere ekimen
propioz edota bere osagaietako edozeinen eskariz. Lehendakariak presiditua
izango da, eta honen ausentzian Lehendakariordeak, eta biak falta balira
Batzordeko partaiderik zaharrenak presidituko luke.
Zuzendaritzako Batzordea balioz eratua gera dadin beharrezkoa da bere
lagunetarik gutxienez erdia gehi bat bertan egotea. Akordioak botoen gehiengoz
hartuko dira, hainbanako kasuetan behar bezala presiditzen duenaren kalitatezko
botoak erabakiz. Saioen akta Idazkariak jasoko du, ondoren akta hori dagokion
Liburura transkribatua izango delarik.
20.
Artikulua
Erakundearen Lehendakariak bere gain hartzen du erakundearen
ordezkaritza legala, eta berak egikarituko ditu Zuzendaritzako Batzordeak eta
Asanblada Orokorrak hartutako erabakiak, berak presiditzen baititu bata zein
bestea.
21.
Artikulua
Lehendakariari dagozkio Zuzendaritzako Batzordeari edota Asanblada
Orokorrari espresuki egozten ez zaizkien ahalmen guztiak, eta bereziki
ondorengoak:
a) Asanblada orokorrak eta Zuzendaritzako Batzordeak egin ditzaketen saioak deitu, presiditu eta amaitzea, bataren zein bestearen deliberamenduak zuzentzea eta bozketak erabakitzea hainbanakoen kasuan bere kalitate botoaz.
b) Bere sinaduraz Asanblada orokorraren eta Zuzendaritzako Batzordearen saioen aktak baimentzea.
d) Bere eginkizunetan Zuzendaritzako Batzordea sustatu eta gidatzea.
e) Balioz erabakitako paguak agintzea.
f) Premiazko izaeraz sor daitezkeen arazoak ebaztea, horren berri emanez Zuzendaritzako Batzordeari ospatuko den lehen saioan.
22.
Artikulua
Lehendakariordearen lana izango da Lehendakariaren eginkizunak bere
gain hartzea, honen heriotza, ausentzia, gaixotasuna edo dimisioa gertatuko
balitz.
III.
KAPITULUA
23.
Artikulua
Erakundearen bazkide izan daitezke ondorengo baldintzak betetzen
dituztenak: adinez nagusiak izan eta jarduteko gaitasun legala edukitzea.
Erakundearen partaide izan nahi dutenek, idatziz egingo dute eskaria, bi
bazkideren abalarekin eta Lehendakariari zuzenduz bere eskaria. Honek
eskariaren berri emango dio Zuzendaritzako Batzordeari zeinak erabakiko duen
onarpena nahiz ezezpena, eta erabaki honen kontra gora jo daiteke Asanblada
orokorraren aurrean errekurtsoa tarteratuz.
24.
Artikulua
Edozein bazkideren eskubideak honakoak dira:
a)
Asanblada orokorretan ahotsaz eta botoz parte hartzea, horretarako bere
ordezkaritza beste bazkide batzuei eman diezaiekeelarik.
b) Erakundearen zuzendaritzako karguak aukeratzea eta kargu horietarako
aukeratua izatea,Estatutu hauen arabera.
d) Erakundearen martxaz eta beronen jarduera desberdinez informatua egotea.
e) Erakundearekiko bere interesak idaroki dizkion eta bere ustez Asanbladan
aztertzeko modukoak diren iniziatiba edo arazo oro Zuzendaritzako Batzordeari
proposatzea.
f) Ekintza sozial kolektiboetan parte hartzea eta bazkideen erabilera
amankomunerako zuzenduak dauden elementuez gozatzea, kasu bakoitzean
Zuzendaritzako Batzordeak xedatuko duen bezala.
g) Erakundean bere baja aurkeztea, nahi duen unean.
h) Zigor-neurriak hartu aurretik entzuna izatea, eta haiek ekarriko dituzten
arrazoiez informatua izatea. Arrazoi horiek, bestalde, bazkide bezala dituen
eginkizunak ez betetzeagatik soilik etor daitezke.
25.
Artikulua
Bazkideen eginkizunak dira: a) Erakundearen helburuak lortzeko bere
partaidetza aktiboa eskaintzea. b) Estatutu hauek, eta Erakundearen organo
zuzendariek balioz hartutako erabakiak betetzea.
26.
Artikulua
Bazkide-izaera ondorengo kasuetan galduko da: a) Heriotzagatik. b) Bere
borondatez banantzeagatik. d) Zigorragatiko banantzea, Zuzendaritzako
Batzordeak erabakia, Estatutu hauetatik ateratzen diren eginkizunetan eta
Erakundearen zuzendaritzako organoak balioz hartutako akordioetan ez-betetze
larriak eta behin eta berriz errepikatuak ikusten direnean bazkidearen aldetik.
27.
Artikulua
Banantze-erabakiaren berri emango zaio interesatuari, adieraziz gainera
erabaki horren kontra helegitea tarteratu ahal izango duela egingo den
lehenengo Asanblada orokorrean. Bien bitartean, Lehendakaritzak espedientatua
bere eskubideetan esekitzea erabaki dezake, eta Zuzendaritza-Batzordeko
partaide izango balitz, kargutik kentzea eta bere lanean esekitzea erabaki
beharko du.
28.
Artikulua
Banantze-erabakia, arrazoitua beti ere, interesatuari aditzera emango
zaio, eta honek Tribunaletara jotzeko aukera du dagokion eskubidea
egikaritzeko, erabaki hura Legearen edo Estatutuaren kontrakoa dela iritziko
balu.
ONDAREA, BALIABIDEAK ETA AURREKONTU-ERREGIMENA
29.
Artikulua
Erakundeak ez du sortzezko ondarerik.
30. Artikulua
Jarduera sozialak betetzeko aurreikusitako baliabide ekonomikoak hauek
izango dira:
a)
Bazkideen kuotak
b)
Dagozkion ondasun eta eskubideen emaitzak, hala nola legez jaso
ditzakeen diru-laguntza, legatu, dohaintza eta herentziak.
c)
Egitea erabakitzen diren jardueratatik Erakundeak lortutako
diru-sarrerak
31. Artikulua
Erakundearen aurrekontua urtero onartuko da Asanblada orokorrean, eta
urte naturalarekin bat etorriko da.
V.
KAPITULUA
DESEGINTZA
32. Artikulua
Erakundea desegingo da:
a)
Bazkideen borondatez, horretarako deitutako Asanbladan adieraziz,
bertara bildutakoen gehiengo absolutuaren aldeko botoarekin
b)
Ebazpen judizialagatik
c)
Kode zibileko 39. Artikuluan aurreikusitako arrazoiengatik
30.
Artikulua
Desegintza-kasuan, Asanblada Orokorrak
Batzorde Kitatzaile bat izendatu beharko du, lau bazkidez osatua. Eta batzorde
hau arduratuko da Erakundearen inbentarioaz, balorazioaz eta eskubide eta
eginkizunez, bazkideen aurrean eta hirugarrenen aurrean.
Kitapenaren gerakena,
egotekotan, Euskaltzaindira zuzenduko da.
1990eko martxoaren 17an, Elkartea sorrarazteko egindako Batzarrean,
Araudi hauek onartuak izan ziren.