Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Berriak Egunkaria libre!
Hemen zaude: Hasiera Berriak Egunkaria libre!

Egunkaria libre!

Kontseiluak abenduaren 11n Egunkariaren aurkako epaiketa salatzeko elkarretaratzeak egingo ditu

Egunkariaren aurkako epaiketaren atarian egonik, Kontseiluak epaiketa salatzeko eta auzipetuei elkartasuna adierazteko kontzentrazioak deitu ditu Euskal Herriko bost hiriburutan abenduaren 11n eguerdiko 12:00etan. Azken hilabeteotan Egunkariaren aldeko elkarteak abiatutako dinamikarekin bat eginez, Kontseiluak epaiketaren bezperetan elkarretaratzeak egingo ditu Baionan, Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean.

Polizia operazioa gertatu zenetik, 2003an, salatu izan du Kontseiluak bidegabekeria hau. Atxiloketak gertatu eta bi egunetara manifestazio nazionala antolatu zuen Kontseiluak Donostian, inoiz egin den manifestaziorik jendetsuenetako bat izan zena. Urte hauetan ere salaketa egin izan du eta epaiketaren atarian gaudela ikusirik, Egunkariaren aldeko elkarteak egindako deialdiari jarraituz kontzentrazioak antolatu ditu Kontseiluak.

Euskararen eta euskal kulturaren aurkako eraso honen aurrean, oraingoan ere gure erantzuna ozen ematera deitu nahi ditu Kontseiluak herritar guztiak. Euskaldunok, gainontzeko herritarrek bezalaxe, geure hizkuntzaz bizitzeko eskubidea daukagu, euskarazko komunikabideak izateko eskubidea daukagu. Euskararen normalizazioaren alde lanean ari den jendearen kontra egitea bidegabekeria delako, eta are gehiago horregatik torturatuak izatea. Horregatik, epaiketa salatzeko eta auzipetuei elkartasuna adierazteko egin diren deialdietan parte hartzeko deia egin nahi du Kontseiluak. Batetik, Durangoko azokan antolatutako kontzentrazioan, Kontseiluak berak hilaren 11n antolatutakoetan eta baita hilaren 19an egingo den manifestazioan ere.

Kontseiluaren deialdiak:

Eguna: abenduak 11.

Ordua: Eguerdiko 12:00ak.

Lekuak:

            Baiona: Herriko Etxearen aurrean.

            Bilbo: Arriaga aurrean.

            Donostia: Bulebarrean.

            Gasteiz: Andra Mari Zuriaren enparantzan.

            Iruñea: Udaletxeko plazan.

 

Dokumentu Akzioak