Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Berriak BERTSO-SAIO KLINIKOA
Hemen zaude: Hasiera Berriak BERTSO-SAIO KLINIKOA

BERTSO-SAIO KLINIKOA

DATA: 2010-03-12

ORDUA: 18:30. Ondoren afaria.

LEKUA: OTSUA-ENEA SAGARDOTEGIA

BERTSOLARIAK: Nahikari Gabilondo, Felix Zubia, Borja Aginagalde, Karlos Ibarguren.

IZENA EMATEKO: Mezu bat bidali oeegunea@euskalerria.org helbidera.

OINARRIAK

1.      Txapelketa taldeka egingo da. Talde bakoitzak hiru pertsona izango ditu.

2.      Parte hartzaile osasun arloarekin erlazioa duen edonor izan daiteke.

o       Unibertsitatea eta Osakidetzako pertsonak batera biltzen dituen taldea saritu asmoz, berdinketa kasuan puntu bat gehiago izango du talde mota honek.

3.      Izena emateko azken eguna OTSAILAK 28  izango da.

o       Talde osatuek izena eman ahal izango dute. Kasu honetan taldekide guztien izen eta abizenak, ikasketa-maila eta lan edo ikastokia adieraziko dira. Kontakturako helbide elektroniko bat eta telefono mugikor bat beharrezkoak dira.

o       Banaka ere eman liteke izena. Kasu honetan taldeak guk osatuko ditugu. Aurreko kasuan bezala izen abizenak, ikasketa-maila eta lan edo ikastokia adieraziko dira. Kontakturako helbide elektroniko bat eta telefono mugikor bat beharrezkoak dira.

o       Ikusle bezala bertaratzeko aukera ere badago. Hala nahi izanez gero, mezuan jakinarazi beharko da.

o       Saioa hasi aurretik afariaren balioa, 35 € emango ditu pertsona bakoitzak.

4.      Taldeek zenbaki bana izango dute, hots, 1. taldea  2. taldea, etab. Taldeak hala erabakiz gero, izena ere jar dakioke.

5.      Txapelketa kanporaketa sistema bidez jokatuko da. Bertsolariek kanporaketa saio bakoitzean bertso-kopuru jakin bat kantatuko dute eta taldeek idatziz bertso bakoitzak aipatzen duen diagnostikoa egin behar dute. Denak asmatu ezean taldea kaleratua izango da. Bertsoak ez dira inoiz bitan kantatuko.

6.      Kanporaketen bidez bi talde pasako dira finalera.

7.      Sailkatutako bi taldeek finala jokatuko dute. Horretarako, talde bakoitzak lau bertsori dagokien diagnostikoa asmatu beharko du, bertsoan diagnostikoa asmatzeko nahiko datu egongo delarik.  Asmatuz gero bi puntu lortuko dituzte, eta asmatu ezean beste taldeak izango du aukera errebote bidez puntu bat lortzeko. Oraingoan ere bertsoa behin bakarrik kantatuko da. Erantzuna TALDEKO BOZERAMALEAk (beti pertsona berak) emango du. Erantzun bakarra onartuko da taldeko.

8.      Kanporaketetan zein finalean berdinketa emanez gero epaimahaiak erabakiko du nola hautsi berdinketa.

9.      Finalera iristen diren bi taldeek saria jasoko dute:

·        Irabazleek: Sagardotegian bi afari bakoitzak eta Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopediko bana.

·        Bigarren taldekoek: Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopediko bana.

10.  Epaimahai bat izango da txapelketa gidatzeko.

11.  Epaimahaiak honako oinarri hauek aldatzeko eskubidea du, txapelketan antolaketa-arazoak bideratzeko behar izanez gero.

Dokumentu Akzioak