OEE
OEE, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearen xedea, izenak berak dioen moduan, osasun-alorrean euskara normalizatzen laguntzea da eta hainbat ekimen eta proiektu ditu esku artean.
Biltzarrak
Maiatzaren 18 eta 19an, Bilbon, OEEren 22. Osasun Biltzarra egingo da, "Osasun-langileon erronka berriak" izenburupean. Izena emateko epea apirilaren 10etik maiatzaren 15era izango da.
Izena emateko
Maiatzaren 18 eta 19an egingo den Osasun Biltzarrean izena emateko sartu hemen eta bete zure datuak. Bazkidea bazara, bidaliko dizugun pasahitzaren bidez sartu eta gero izena eman beharko duzu.
Egin Bazkide
OEEko bazkidea bazara osasungintza euskalduntzen lagunduko duzu, gure erakundeak horretan diharduelako. Horrela, euskaraz lan egiteko baliabide gehiago izango ditugu denok.



